MERKATARITZA
AURKEZPENA
Merkataritza Pro Baxoa nazio mailako IV diploma da. Produktuak saltzeaz gain, talde komertziala zuzentzea eta kudeatzea ahalbidetzen du. Tituludunaren jarduera bezeroen arteko harremanetara zuzenduta dago, leialtasuna eraikitzeko helburuarekin. Pro Baxo honen titularrak kudeatzailearen agindupean esku hartzen du.
Hirugarrenetik goiti diren ikasleentzat irekia da , BEP eta CAP tituludunentzat. Baxo profesional honek salmentari buruzko gaitasunak ikastea ahalbidetzen du. 3 urtez prestatuta , lan mundura lasterrago sartzeko aukera ematen du. Horrez gain, Euskal Herri mailako ikuspegia lantzeko Gipuzkoako Tolosaldea Lanbide Heziketa zentroarekin elkartruke proiektua egin da.
IKASGAIAK
Baxo profesional honetan Bezeria eta Prospekzioa ikasgaia da haien ebaluaketan pisu handiena duen ikasgaia. Hala ere, badira ikasgai honen osagarriak diren beste hainbat. Honako taulan laburbildu ditugu:
IKASTAROAK
Merkataritzako ikasleek 22 aste igarotzen dituzte egitura ezberdinetan, bigarrenetik terminalera bitartean. Bertan, kurtsoetan ikasten duten teoria praktikara eramateko parada ezinhobea dute. Lan merkatua gertutik ezagutzeko aukera paregabea dute. Ikastaro hauek baliagarriak zaizkie haien orientazio prozesuan, orotara 7 enpresa ezberdinetan aritu bait daitezke.
Horrela banatuak dira haien ikastaroak:
- BIGARRENEAN: 2 asteko 3 ikastaro
- LEHENEAN: 4 asteko 2 ikastaro
- TERMINALEAN: 4 asteko 2 ikastaro
Lehenean burutzen duten lehen ikastaroa BEP titulua lortzeko ebaluaketan sartzen da. Era berean, terminalean burutzen duten lehen ikastaroa BAXOko ebaluaketaren baitan dago.
MERKATARITZA BAXOAREN ONDOREN
"ENTREPRENDE POUR APPRENDRE" LEHIAKETA: EKINEZ IKASTEN
Akitania Berriko EPA erakundeak urtero Enpresa lehiaketa bat antolatzen du, eskualdeko lizeo guztiei irekia dena. Gure ikasleek iaztik hartzen dute parte, eta azken hauek lortutako hirugarren sariak eta sortu zen giro paregabeak gogoa eman digu aurten ere lehiaketan parte hartzeko.
Autengo edizioan bigarren eta leheneko ikasleen parte hartzea izan dugu. Haien helburua ez da samurra: astero bi orduko tartean, enpresa bat sortu behar dute, hastapenetik. Alegia, lehen egunean izandako ideietatik, maiatzean Bordaleko lehiaketan saltzera eramango dugun produktua bukatu arte. Esperientzia paregabea da gure ikasleentzat, kurtsoetan ikasitakoa baliatu dezaketeelako benetako enpresa eta produktua sortzeko. Konpromezua, talde lana, inplikazioa, ardura, jarrera profesionala, zeharkako gaitasunak eta ilusioa dira proiektu honen ezaugarri nagusiak.
ELKARTRUKE PROIEKTUA: TOLOSA ETA BAIONA LOTZEN
BULEGOXOA: gure gela pentsatzeko beste modu bat
Jadanik ezaguna zaiguna egiten jarraitzen badugu, ezin emaitza ezberdinik espero. Merkataritza irakasle eta ikasleen arteko gogoeta sakonaren ondoren, zera erabaki dugu: gure gela eraldatu behar dugula.
Horren lortzeko, 1. Merkataritzako ikasleak burubelarri ari dira haien etorkizuneko gela irudikatzen. Haien helburua argi da: gelak Enpresa itxura hartzea. Hots, idazkariarentzako mahaia, gune informatikoa, bilkura mahaia, aurkezpenen mahaia, ofimatika tresnak, atseden gunea, etab.
Proiektuaren hastapeneko fasean bagaude ere, ekainerako gure gela egi bihurtzea dugu helburu. Berri gehiago, beraz, laster!