BAXO OROKORRA
Bigarrena
Bigarrenean 4 gela badira bakoitzak 29 ikasle inguru ditu. Ikasle guziek kurtso berak dituzte ( Frantsesa, Euskara, Matematika, Historia/Geografia, Zientziak eta Hizkuntzak ) Kolegioan eginiko gauzak berrikusten dira baita gauza berriak ere. Ekainean bi asteko ikastaroa egiten da, lan baten ezagutzeko. Bi asteak enpresa berean egin daitezke edo enpresa ezberdinetan.
Lehena eta Terminala
Ikasleak 1.mailan pasatzean 3 berezitasun hautatu behar dituzte:
-Historia/Geografia/Geopolitika,
-Matematika
-Literatura ( Euskara, Espainola, Ingelesa )
-Fisika
-Biologia
-Ekonomia/Soziala
-Filosofia/Humanitarioa
Berezitasun hauetarik 1 utzi beharko da Terminalera pasatzean. Bereztasunez gain ere enbor komuneko kurtsoak badira : Frantsesa, Zientziak, Euskara , Hizkuntzak, Historia/Geografia eta kirola.
Beraz ikasle bakoitza gela oso batean izanen da enbor komuneko kurtsoentzat eta ondotik hautatutako berezitasunen kurtsoentzat ber gaiak hautatu dituzten ikasleekin izanen da .
Ondoko bideo hauei esker, orokorrean diren ikasleen esperientzia ezagutuko duzue.